Landako Parke Probintzala - Uribarri-Ganboa - ullibarri-gamboa
Parque Provincial de Landa eu

Landako Parke Probintziala
Ezaugarriak
Landako Parke Probintzialak 40 hektarea ditu eta Uribarri Ganboako urtegiaren ipar-mendebaldean kokatuta dago, Arratzua - Ubarrundiako udalerriko Arlaban auzoaren eta Geltokiaren auzoaren inguruan.
Parkearen kokapenak, bertara autoz, bizikletaz zein garraio publikoz erraz heltzeko aukerak, bertan dauden erabilera publikoko azpiegiturek eta lekuaren ezaugarriek, toki hau naturarekin harremanetan aire zabaleko aisiaz gozatzeko leku aparta bilakatzen dute.



Ura aisiarako erabili bai, baina aldi berean zaindu ere egin behar da, izan ere, ezin baita ahaztu, urtegiaren helburu nagusia populazioa urez hornitzea dela, eta bertako biodibertsitatea ere, etengabe uraren eta lurraren artean dagoena, zaindu egin behar da. Naturan aisiaz gozatzeko lekuak aukeratzerako orduan, kalitatezko paisaia, ura egotea eta natura ingurunea ondo babestuta eta zainduta egotea izaten dira kontuan gehien hartzen diren alderdiak.
INFORMAZIO GEHIAGO
Araudia

Debekatuta dago ehizatzea eta edozein motatako armak erabiltzea

Debekatuta dago arrantzan egiteko eremuetatik kanpo jarduera hori egitea

Debekatuta dago kanpatzea eta gaua ematea

Debekatuta dago ibilgailuak garbiltzea

Debekatuta dago zaborrak botatzea

Debekatuta dago sua edozein helbururekin erabiltzea (erretegiak eta barbakoa eramangarriak barne)

Debekatuta dago natura elementuak biltzea (egurra, loreak, fruituak, etab.)

Debekatuta dago ibilgailuak aparkatzea, horretarako dauden eremuetatik kanpo

Debekatuta dago baretasuna eta lasaitasuna haustea hots durunditsuekin, musika aparailuekin, etab.

Debekatuta dago txakurrak lotu gabe ibiltzea, baita etxeko animaliak bainatzea ere

Debekatuta dago Karabanak eta autokarabanak sartzea, egokitutako eremuetan salbu

Debekatuta dago pertsonak eta ibilgailuak sartzea eta han egotea ezarritako orduetatik kanpo
Urtegiko beste Parkeak
Mendixurko Parke Ornitologikoa
Ikusi gehiago

695 78 24 98