Hondartzak - ullibarri-gamboa
Nested Applications
BAN Playas con bandera azul
BAN Playas accesibles EUS
playas embalse
Hondartzak
Bandera Urdindun hondartzak
Zein hondartzak dauka Araban Bandera Urdinaren bereizgarria?
Araban hiru hondartza daude 2016az geroztik Bandera Urdinaren bereizgarria dutenak, hirurak Landako eta Garaioko parke probintzialetan.
- Landa, Arratzua-Ubarrundiako udalerrian
- Moskurio (Garaio iparraldea), Barrundiako udalerrian
- Salurriaga (Garaio hegoaldea), Burgeluko udalerrian
Zer da Bandera Urdina?
Bandera Urdina Programa hondartza eta portuentzako borondatezko sari bat da, FEE - Fundación para la Educación Ambiental Gobernuz Kanpoko Erakundeak sortua, itsasertzeko zonen garapen jasangarriaren sustatzaileak bereizten dituena, ingurumen kalitate estandar zorrotzak eskatuz.
Hondartza bateko Bandera Urdinak sustatu eta aitortu egiten ditu ezarritako legezkotasun, irisgarritasun, osasun, ingurumen-hezkuntza, garbitasun eta segurtasuneko irizpideak betetzeko erakunde publikoen eta herritarren ahaleginak.
Zeintzuk dira Bandera Urdina lortzeko irizpideak?
Bandera Urdina duen hondartza batek bete behar dituen irizpideak lau atal handitan banatzen dira:
- 1. Informazioa eta ingurumen-hezkuntza
- 2. Uraren kalitatea
- 3. Ingurumenaren kudeaketa
- 4. Segurtasuna eta zerbitzuak
Urtero argitara ematen da Hondartzetako Bandera Urdinaren irizpideen interpretazio gida.
INFORMAZIO GEHIAGO
Fundación para la Educación Ambiental (FEE)
Hondartzetako Bandera Urdinaren irizpideen interpretazio gida
Araudia
Zeharo debekatuta dago etxeko abereak edo animalia etxekotuak uretara eta “bainu eremura” sartzea. Bainua hartzeko erabiltzen den ur geruza eta ondoko legarrezko aldea hartuko da bainu eremutzat. Parkeko gainerako esparruetan, animaliek une oro lotuta egon beharko dute, kateaz edo uhalez eta lepokoz. Horiek guztiak egokiak izango dira animaliaren ezaugarrien arabera.
Playas accesibles título EUS
Hondartza irisgarriak
Playas accesibles EUS
Arabako Foru Aldundiak urteak daramatza Garaio eta Landa hondartzetako ekipamenduetarako irisgarritasuna hobetzeko lanean. Oraingoz, ekipamendu hauek dituzte:
1.- Aparkaleku egokituak, erreserbatuak eta seinaleztatuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat
2.- Komun egokituak
3.- Ur-laminarainoko pasabideak eta arrapalak
4.- Dutxak eta iturri egokituak
5.- Sarbide-arrapaladun sorospen-postuak
6.- Anfibio gurpil-aulkiaren zerbitzua bainurako, sorosleen laguntzarekin