Parque Ornitologico de Mendixur eu - ullibarri-gamboa
Eduki publikatzailea
Mendixurko Parke Ornitologikoa
Ezaugarriak
Mendixurko Parke Ornitologikoa Uribarri Ganboako urtegiaren hegoaldeko adarretan kokatuta dago, Mendixur herriaren ondoan. Ur ez oso sakoneko eremua da, naturalizazio prozesu garrantzitsua izan duena eta uretako inguruneei lotutako landare eta animalien komunitateentzat berebiziko garrantzia duen gune bilakatu dena.
Parke Ornitologikoa, 70 hektareatik gorako azalera duena, urtegiaren hegoaldeko adarretan dago kokatuta. Adarren inguru hori nazioarteko garrantzia duen Ramsar hezegunea da. Horrez gain, Natura 2000 Sarearen barruan dago (Zadorraren Sistemako Urtegiak – KBE - Kontserbazio Bereziko Eremua) eta horrek berretsi egiten du biodibertsitateari egiten dion ekarpena eta hura zaintzeko interesa.
Hegaztiak Mendixurreko adierazgarri nagusienak dira, gehien ikusten den alderdia, eta era berean horiek elikatzen dituzten uretako eta lurreko ekosistemen osasun onaren erakusle dira. Urtean zehar hainbat motatako espezie ugari biltzen dira parke honetan eta horiek ingurua leku pribilegiatua bihurtzen dute; horrela, bada, merezi du ezagutzea, zaintzea eta hartaz gozatzea. Hemen bizi diren izaki guzti-guztiekiko errespetua gure konpromisoa da.
INFORMAZIO GEHIAGO
Araudia
Debekatuta dago ehizan ibiltzea
Debekatuta dago arrantzan egitea
Debekatuta dago kanpatzea eta gaua ematea
Debekatuta dago zaborrak botatzea
Debekatuta dago sua piztea
Debekatuta dago ibilgailuak garbitzea
Debekatuta dago tokiko natura elementuak kentzea (egurra, loreak, fruituak, etab.)
Debekatuta dago baretasuna eta lasaitasuna haustea hots durunditsuekin, musika aparailuekin, etab.
Debekatuta dago bisitaldirako egokitutako bideetatik ateratzea
Debekatuta dago piknika egitea
Debekatuta dago txakurrak lotu gabe ibiltzea
Debekatuta dago ibilgailuak aparkatzea, horretarako dauden eremuetatik kanpo