Eduki publikatzailea

Bisitaldi gidatuak

Bisitaldi gidatuak

Ekintzak

Garaio ezagutzen

Oinez egiten den 3-5km-tako ibilbide gidatua Garaioko hondartzetan zehar, urtegiaren historiari eta balio naturalei buruzko azalpenekin.

  • Noiz: Urte osoan zehar
  • Non: Garaioko Parke Probintzialean
  • Iraupena: 1,5 ordu
  • Norentzat: Edozein publiko motarako
  • Elkartaratze lekua: Garaioko Informazio Bulegoa

Paseotxoa Landatik Santiagolarrako hezegunera

Oinez egiten den 8km-tako ibilbide gidatua, Bandera Urdineko hondartzei, urtegiaren eta urpean geratu diren herrien historiari eta  hezegunearen bioaniztasunari buruzko azalpenekin.

  • Noiz: Urte osoan zehar
  • Non: Landako Parke Probintzialean
  • Iraupena: 2,5 ordu
  • Norentzat: Edozein publiko motarako
  • Elkartaratze lekua: Landako hondartza

Mendixurreko Parke Ornitologikoa, hegaztientzako paradisua

Hegaztiak ikusteko oinez egiten den 1-2 km-tako ibilbidea, parkea eta hegaztien behatokiak bisitatuz.

  • Noiz: Udako asteburu eta jaiegunetan 11:00etan eta 19:00etan
  • Non: Mendixurreko Parke Ornitologikoan
  • Iraupena: 1,5 ordu
  • Norentzat: Edozein publiko motarako
  • Elkartaratze lekua: Mendixurreko Parke Ornitologikoko sarrerako informazio-panela

Murgil handiaren ibilbidea

Bizikletaz egiten den eta geldialdi tematikoak dituen 13 km-tako ibilbide zirkularra.

  • Noiz: Urte osoan zehar
  • Non: Hegoaldeko Ibilbide Berdean
  • Iraupena: 2,5 ordu
  • Norentzat: Edozein publiko motarako
  • Elkartaratze lekua: Garaioko Informazio Bulegoa

Garaiotik Mendixurrera bizikletaz

Garaioko hondartzetan hasten den 12 km-tako ibilbide gidatua, Parke Ornitologikoa zeharkatuz Urizarreko dikeraino, hezegunea osatzen duten ekosistema ezberdinei buruzko azalpenekin.

  • Noiz: Urte osoan zehar
  • Non: Garaioko Parke Probintzialean, Mendixurreko Parke Ornitologikoan y Urizarren
  • Iraupena: 2,5 ordu
  • Norentzat: Edozein publiko motarako
  • Elkartaratze lekua: Garaioko Informazio Bulegoa

Garaioko begiratokiak Buggy-z ezagutu

Buggy-z egiten den ibilbide gidatua Parkeko behatokiak bisitatuz.

  • Noiz: Martxotik urrira (uztaila eta abuztua salbu)
  • Non: Garaioko Parke Probintzialean
  • Iraupena: 30 min
  • Norentzat: Mugikortasun mugatuko pertsonak
  • Elkartaratze lekua: Garaioko Informazio Bulegoa

Garaioko antzinako elizaren dorreko begiratokia

Bista panoramikoari eta Garaio eta bere elizaren historiari buruzko azalpenak.

  • Noiz: Irailetik abendura
  • Non: Garaioko Parke Probintzialean
  • Iraupena: 30 min
  • Norentzat: Edozein publiko motarako
  • Elkartaratze lekua: Garaioko Informazio Bulegoa

INFORMAZIOA

Aldez aurretik izena ematea

aldez aurretik izena ematea Ullibarri-Gamboako bisita gidatuetan  695 78 24 98

 

Ekintzen programa jaitsi

 

Komenigarria izango litzateke guri kontsultatzea, hainbat ekintza murriztu egin behar izan ditugulako, Covid-19aren ondorioz.

Beste ekintza batzuk

Ruta cercana

Bisitaldi autogidatuak

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Udako tailerrak

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Sentsibilizazio kanpainak

Ikusi gehiago