Talleres de verano - ullibarri-gamboa
Eduki publikatzailea

Udako tailerrak
Ekintzak
Orienta zaitez Garaion
Haur parte-hartzaileak bi taldeetan banatuko dira eta irabazteko, puzzle bat osatu beharko dute. Honen piezak aurkitzeko, pista batzuk jarraitu beharko dituzte, mendi-orientazio teknikak aplikatuz.
- Noiz: Ekainetik abuztura, astearte eta ostegunetan | Ordutegia: 11:30-13:00
- Non: Garaioko Parke Probintzialean
- Iraupena: 1,5 ordu
- Norentzat: 6 eta 13 urte bitarteko haurrak
- Elkartaratze lekua: Garaioko Informazio Bulegoa
Gymkhana berdea
Ingurumen kontzientziazio eta sentsibilizazioa bultzatzeko jokuak eta tailerrak dituen gymkhana. Ilustrazio, aztarna, oinatz, flora autoktonoaren errepresentazio eta material birziklatuak erabiliz, parte-hartzaileek froga ezberdinak gainditu beharko dituzte gymkhana osatzeko.
- Noiz: Uztailak 4 eta 25 | Orgutegia: 17:00 - 18:00h
- Non: Landako Parke Probintzialean
- Iraupena: 2 ordu
- Norentzat: Edozein publiko motarako, bereziki familientzako
- Elkartaratze lekua: Landako Bandera Urdina
Hegaztiak ezagutu!
Jokuen bidez, haurrek hegaztien ezaugarri ezberdinak (mokoak, hankak, hezurrak, lumak…) ezagutuko dituzte.
- Noiz: Ekainetik abuztura, astearte eta ostegunetan | Ordutegia: 17:00-18:00
- Non: Garaioko Parke Probintzialean
- Iraupena: 1 ordu
- Norentzat: 6 eta 13 urte bitarteko haurrak
- Elkartaratze lekua: Garaioko Informazio Bulegoa
Uraren sekretuak
Jokuen bitartez, parte-hartzaileek uraren forma ezberdinak, funtzioak eta garrantzia ezagutuko dute, bere kudeaketa eta arazketa prozesu naturalaz gain.
- Noiz: Uztailak 19 eta abuztuak 9 | Orgutegia: 17:00 - 18:00h.
- Non: Garaioko Parke Probintzialean
- Iraupena: 1,5 ordu
- Norentzat: Edozein publiko motarako, bereziki familientzako
- Elkartaratze lekua: Garaioko Hegoaldeko Bandera Urdina
Intsektuak gure etsaiak dira?
Ekintza honen bidez, parte-hartzaileek, intsektuek gure biziraupenerako eta ekosistemen kontserbaziorako duten garrantzia ezagutu ahal izango dute.
- Noiz: Uztailak 18 eta abuztuak 23 | Orgutegia: 16:30 - 17:30h
- Non: Landako Parke Probintzialean
- Iraupena: 1,5 ordu
- Norentzat: Edozein publiko motarako, bereziki familientzako
- Elkartaratze lekua: Landako Bandera Urdina
INFORMAZIOA
Aldez aurretik izena ematea
Komenigarria izango litzateke guri kontsultatzea, hainbat ekintza murriztu egin behar izan ditugulako, Covid-19aren ondorioz.
Beste ekintza batzuk

Bisitaldi gidatuak
Ikusi gehiago
Bisitaldi autogidatuak
Ikusi gehiago