Eduki publikatzailea

Mendixurko Parke Ornitologikoa

Mendixurko Parke Ornitologikoa

Ezaugarriak

Mendixurko Parke Ornitologikoa Uribarri Ganboako urtegiaren hegoaldeko adarretan kokatuta dago, Mendixur herriaren ondoan. Ur ez oso sakoneko eremua da, naturalizazio prozesu garrantzitsua izan duena eta uretako inguruneei lotutako landare eta animalien komunitateentzat berebiziko garrantzia duen gune bilakatu dena.

Naturagune hau, 70 hektareatik gorako azalera duena, urtegiaren hegoaldeko adarretan dago kokatuta. Adarren inguru hori nazioarteko garrantzia duen Ramsar hezegunea da. Horrez gain, Natura 2000 Sarearen barruan dago (Zadorraren Sistemako Urtegiak – KBE - Kontserbazio Bereziko Eremua) eta horrek berretsi egiten du biodibertsitateari egiten dion ekarpena eta hura zaintzeko interesa.

Mendixur
Mendixur
Mendixur
Mendixur
Mendixur

Hegaztiak Mendixurreko adierazgarri nagusienak dira, gehien ikusten den alderdia, eta era berean horiek elikatzen dituzten uretako eta lurreko ekosistemen osasun onaren erakusle dira. Urtean zehar hainbat motatako espezie ugari biltzen dira parke honetan eta horiek ingurua leku pribilegiatua bihurtzen dute; horrela, bada, merezi du ezagutzea, zaintzea eta hartaz gozatzea. Hemen bizi diren izaki guzti-guztiekiko errespetua gure konpromisoa da.

GEHIAGO INFORMAZIOA

Kontaktua

 695 78 24 98

garaio@galemys.com

Urtegiko beste Parkeak

Ruta cercana

Garaioko Parke Probintziala

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Landako Parke Probintziala

Ikusi gehiago