Eduki publikatzailea

Ingurumen heziketako ekintzak eskola-umeekin

Ingurumen heziketako ekintzak eskola-umeekin

Ekintzak

Ura: guztion altxorra

Ikasleek uraren balioa ezagutuko dute bere ezaugarriak, bere harremana izaki bizidunekin eta bere erabilpen ezberdinak aztertuz, uraren erabilpen jasangarria eta kontserbazioa bultzatuz.

  • Noiz: Kurtsoan zehar
  • Non: Garaioko Parke Probintzialean
  • Iraupena: 2,5 ordu
  • Norentzat: LH-ko 1. eta 2. mailak 

Hegaztiak ezagutu!

Ikasleak hegaztien munduan murgilduko dira bere behaketaren eta material didaktiko ezberdinen manipulazioaren bidez, euren interesa bioaniztasunaren eta ingurumenaren babesean indartuz.

  • Noiz: Kurtsoan zehar
  • Non: Mendixurreko Parke Ornitologikoan
  • Iraupena: 2,5 ordu
  • Norentzat: LH-ko 3. eta 4. mailak

EKOS Operazioa

Ikasleek ekosistema hitzaren esanahia ulertuko dute Mendixurreko Parke Ornitologikoa eta bere biztanleak ezagutuz, eta baita ere material biologikoak manipulatuz, euren konpromisua inguruko babesean handitzeko.

  • Noiz: Kurtsoan zehar
  • Non: Mendixurreko Parke Ornitologikoan
  • Iraupena: 2,5 ordu
  • Norentzat: LH-ko 5. eta 6. mailak

Ezberdinak eta garrantzizkoak

Bizikletan egingo den ibilbide baten bidez, non geldiune tematikoak egingo diren, ikasleek hezeguneak eskaintzen dituen ekosistemak eta bere bioaniztasunaren balioa ezagutuko dituzte. 

  • Noiz: Kurtsoan zehar
  • Non: Garaioko Parke Probintzialaren hegoaldean eta Mendixurreko Parke Ornitologikoan
  • Iraupena: 2,5 ordu
  • Norentzat: DBH-ko 1. eta 2. mailak

Giza faktorea

Bizikletaz egingo den ibilbide zirkular baten bidez, non geldiune tematikoak egingo diren, ikasleek ulertuko dute giza-jarduerek naturan duten inpaktua, baita garapen jasangarriaren garrantzia eta inguru naturalaren babesa ere.

  • Noiz: Kurtsoan zehar
  • Non: Hegoaldeko Ibilbide Berdean
  • Iraupena: 2,5 ordu
  • Norentzat: DBH-ko 3. eta 4. mailak

Hegoaldeko Ibilbide Berdea bizikletaz

Ikasleek, bizikletaz, urtegiak duen aberastasun paisajistikoaz gozatuko dute 13 km-ko ibilbide baten bidez.

  • Noiz: Kurtsoan zehar
  • Non: Hegoaldeko Ibilbide Berdean
  • Iraupena: 2,5 ordu
  • Norentzat: LH-ko 5. mailatik DBH-ko 4. mailara