Eduki publikatzailea

Zuhatzu Ganboa

Zuhatzu Ganboa

1025. urteko Donemiliagako goldean ageri da. Zadorrako eskuineko ertzean zegoen, Azuatik Angutako atetilara eta Leintz haranera zihoan bidean. Eskola eta errota zituen. Dorretxe bat ere bazen. Done Millan parrokia eliza estilo gotiko berantiarrean eraiki zuten XVI. mendearen hasieran, eta 1860. urte inguruan goitik behera eraberritu zuten. XVIII. mendeko rokoko estilo barrokoko erretaula eta kanpai horma zituen. Epistolaren aldean kapera bat zegoen, eta bertan Perladun birjina izeneko irudi erromanikoa gurtzen zuten. Kapera Verástegui familiaren patronatuaren parte zen, eta ondoren Fresnoko markesarena. Bi ermita zeuden, Ama Guadalupekoa, zurezko sabai eta kanpai horma zituena. XVII. mendearen hasieran eraiki zuten, Mexikon bizi zen herritar indiano bati esker. Herrian bertan zegoen, Beheko Auzoa deitzen zen eremuan, iparraldeko muturrean. Beste ermita, San Pablo izena zuena, herriaren ipar-ekialdeko hegal batean zegoen, kilometro erdi baino gutxiagora; gaur egun, urtegian barneratzen den penintsula moduko bat osatzen du. XVIII. mendearen erdialdetik aurrera, ermita horrek San Antonio izena hartu zuen, eta XIX. mendearen hasierara arte San Pablo eta San Antonio ermita izenarekin agertzen da. Ganboako Zuazotarren leinuko dorretxe bat izan zen. Gnaboatarrak Berganzotarrekin lotuta zeuden, eta harreman ona zeukaten Gebaratarrekin. Orube hura, ondoren, Verásteguitarren esku geratu zen, eta XIX. mendearen hasieran, berriz, Francisco Díaz de Arcaya Fresnoko markesaren esku.  Beste indiano batek, Bernardo Ibáñez de Zuazok, jauregi bat eraikiarazi zuen XVIII. mendearen amaieran. Urtegiak urez bete zuen osorik Zuhatzu Ganboa, eta hango 39 biztanleak beste leku batera joan ziren.

Argazkiak: Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia

Beste herri batzuk

Ruta cercana

Larrintzar

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Uribarri Ganboa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Langara Ganboa

Ikusi gehiago