Eduki publikatzailea

Uribarri Ganboa

Uribarri Ganboa

XII. mendearen hasieran jada herrixka agertzen da, Arlaban ibaia eta Zadorra ibaia elkartzen diren lekuaren alboan, Lautada Bizkaiarekin eta Gasteiz Gipuzkoarekin lotzen zituzten bideen arteko bidegurutzean. Baina, lehenago, X. mendean, Ullibarrilior izeneko hiribildu bat existitzen zen, nahiz eta lekurik garrantzitsuena Lehete edo Lekete zen, 1025. Urteko Donemiliagako goldea dokumentuan aipatzem dena eta non dorre bat existitzen zen. Uribarrik Lehete barne hartu zuen, eta batera ageri dira 1156an, Rodrigo de Cascante Calahorrako apezpikuaren dokumentazioan, baina eliza eta parrokia propioekin. Leheteko parrokia geroko Done Bikendi ermita izan zen. 1475etik infanterriko dukeak ziren Mendozatarren jaurerri bihurtu zen Uribarri Ganboa. San Andres parrokia-eliza XV. eta XVI. mendeen artean eraiki zuten herriaren goiko aldean, bertako ohiko estilo gotiko berantiarrean. Dorrea 1816an eraiki zuten, eta ataria 1857koa da. Lau ermita zeuden, XVI. mendearen erdialdean jada existitzen zirenak.

Aipatutako Leheteko Done Bikendi ermita, batetik, eta, bestetik, Done Jakuerena, Santiagolarran (gaur egun urtegiaren azpian). XVIII. mendean eraitsi zituzten biak. Horiez gain, San Martinekoa, Gaztelu deitutako parajean zegoena, ustez Leheteko dorrea zegoen lekuan, eta mende horretako amaieran desagertu zena. Eta, azkenik, Santa Marinakoa, urtegipean geratu zena 1955ean. Bi zubi ere baziren, Gangaribaikoa Zadorra gainean, eta beste bat Arlaban ibaian. Errota bat eta ospitale bat ere baziren.

Uribarri Ganboak ere hedaduraren zati handi bat eta eraikin ugari galdu zituen, besteak beste, Santa Marina ermita. 1950. urtean 250 bizilagun zituen, eta ehun baino gutxiago geratu ziren urtegiaren eraikuntzaren ondoren. Izen hori hartu zuen presa han zegoelako.

Argazkiak: Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia

Uribarri ganboa

Beste herri batzuk

Ruta cercana

Larrintzar

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Zuhatzu Ganboa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Langara Ganboa

Ikusi gehiago