Eduki publikatzailea

Mendizabal

Mendizabal

Ganboa haranean XI. mendearen ondoren sortutako herrietako bat izan zen Mendizabal . Gaur egun Zuhatza uhartea dagoen tontorrean zegoen, Landarekin batera. Landa hego-mendebaldeko muturrean zegoen, eta Mendizabal, aldiz, hego-ekialdean, eta biak zeuden Zadorra ibaiaren ertzean. Mendizabal tontor lau batean zegoen, eta hortik datorkio izena: mendi lau edo zapala.  Mugartearen iparraldeko aldea Gipuzkoako mugaraino iristen zen. XVII. mendetik aurrera, populazioak nabarmen egin zuen behera: 150 biztanletik hogeita hamar bat biztanlera jaitsi zen. Horregatik, parrokiak Landako parrokiarekin egin zuen bat 1727an. Haurrak Landako eskolara joaten ziren. 1850ean, 30 biztanle zituen, baina handik mende batera, 1955ean, erroldan 3 herritar ageri ziren. Errota bat eta harlanduzko zubi bat ere baziren Zadorraren gainean. Done Petri parrokia-eliza estilo erromanikoan eraiki zuten 1200. urte inguruan, eta, ondoren, handitu egin zuten. 1929an eraikina eraistea ebatzi zuten, aurri egoeran zegoelako, baina ez zuten guztiz eraitsi; ataria eta beste arku batzuk desmuntatu egin zituzten, eta zura eta teiletatik aprobetxatu ahal izan zena saldu egin zituzten. Mendizabal urtegiaren urpean geratu zen erabat.

Argazkiak: Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia

Mendizabal

Beste herri batzuk