Eduki publikatzailea

Mendixur

Mendixur

Lehen aldiz Mendissur grafiarekin agertu zen Donemiliagako goldean, 1025. urtean. 1556an ospitale bat zegoela dago jasota; ez da harritzekoa, Lautada Bizkaiarekin eta Gipuzkoarekin eta Gasteizekin eta Gaztelarekin lotzen zuten komunikazio bideen behealdean baitzegoen Mendixur. Hasierako herria muino baten goialdean zegoen, mendebaldeko hegalean, nahiko leku lauan. Punturik garaienean, Done Erroman eliza zegoen, XII. mendeko eliza erromanikoa, zeina XIX. mendearen hasieran aurri egoeran baitzegoen. Herritarrek eremu laura jo zuten, Frantziako Erreinurantz zihoan Posten Erregebidearen ertzera, zeinak XV. mendetik Madril eta Parisko gorteak lotzen baitzituen San Adriango tunelaren bidez. 1807an eraistea erabaki zuten, materialak baliatuz eliza berria eraikitzeko herrigune berrian, baina inperio napoleonikoaren aurkako gerrak obrak etetea eragin zuen. Azkenik, 1819an inauguratu zuten, eta  estilo neoklasikoaren Arabako adibide onenetako bat da.  1988an, estalkia eta dorrearen zati bat hondoratu  ziren.  Eraberritu, eta 2007an berriz inauguratu zuten. Mendixurrek herriaren zati handi bat galdu zuen urtegiaren ondorioz. 1955ean 81 biztanle zituen; 2019an 53 dira. Ganboa udalerria desegin ondoren, Barrundiak hartu zuen.

Argazkiak: Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia eta Alberto Muro

Mendixur

Beste herri batzuk

Ruta cercana

Mendizabal

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Urizar

Ikusi gehiago