Eduki publikatzailea

Marieta

Marieta

Hasierako Marieta, XI. mendean, gaur egungoaren ipar-mendebaldean zegoen, El Espinal haitzean. Orduko kokapenaren eta gaur egungoaren artean Aroma deitutako beste herrixka bat izan zen. XIII. mendean, bi herrixkak gaur egungo kokapenera eraman zituzten, Angutako atetilatik Gipuzkoara joaten zen bide ertzean, baina parrokia, Gurutze Santuaren eliza, El Espinal haitzean egon zen harik eta 1727an eraitsi zuten arte. Orduan eraiki zuten gaur egungo eliza, populazioa lekualdatu zen lekuan.  XVI. mendean Marietak bost ermita zituen: Santa Marina, San Andres, Andra Mari, San Pablo eta Done Jakue; XV. mendean eraikitako Santa Marina baino ez dago zutik gaur egun. Bertan, urtero, erromeria jendetsua ospatzen da, santuaren jaiegunaren (uztailaren 18a) hurrengo larunbatean.  San Andres elizaren gainean gaur egungo eliza eraiki zen XVIII. mendean. 1955ean Marietak 83 biztanle zituen. Bazen eskola bat, eta Larrintzarreko neska-mutilak ere joaten ziren. Ospitalea ere bazen. 2019an Marietak 80 biztanle ditu.

Argazkiak: Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia

Marieta

Beste herri batzuk

Ruta cercana

Orenin

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Larrintzar

Ikusi gehiago