Eduki publikatzailea

Larrintzar

Larrintzar

Larrintzar XIII. mendearen ondoren sortu zuten, Zadorraren gaineko tontor batean. Izenari erreparatuz gero (larrain zaharra), pentsa liteke Marietan eta Zuhatzu Ganboan larrainak zeudela.  Arriagako Kofradiaren dokumentazioan Fortún Íñiguez de Larrinzar aipatu zuten 1237an eta Lope Íñiguez de Larrinzahar 1262an. 1439an Gebaratarrek, Ganboatarren aldeko ahaide nagusiak, bandoen arteko borroken garaian, Juan Pérez de Lazarraga jarri zuten Larrintzarreko jaun gisa, Pedro Pérez de Lazarragaren semea, Larreako dorreko jauna, eta horretarako, hiribilduko andre María Belez de Larrinzarrekin ezkondu zuten. Lautadaren iparraldetik Gipuzkoara, Bizkaira eta Gasteizera zihoazen bide guztiak Larrintzarretik kontrolatzen zituen. Lazarragatarrek Larrintzarreko dorrea harriz berreraiki zuten; dirudienez, adobezkoa baitzen. XVI. mendean, Lazarraga-Larrinzartarrak Álava familiarekin lotu ziren, eta harrezkero jaurgo bikoitza izan zuten. 1572an, Jerónimo de Álava eta Francisco Pérez de Lazarraga ziren Larrintzarreko jaunak. Larrintzarreko hiribildua, berez, izen bereko ermandadea izan zen, baina, jaurerriak desagertu zirenean, Ganboako udalerrian sartu zen. Done Joan Bataiatzailearen Lepomoztearen eliza Lazarragatarrek eraiki zuten XV. mendean, aurreko elizaren ordez, eta haien patronatukoa zen. Larrintzarko mugartean Elorza herri hustua dago; haien mendeko herrixka izan zen, eta gaur egun urtegipean dago. Done Mikel parrokia baseliza izan zen, eta gaur egun desagertuta dago.  Urtegia eraiki ondoren han bizi ziren 37 biztanleek emigratu egin zuten. Hiribildua hustu egin zen, eta Gipuzkoako industrialari batek erosi zuen.

Argazkiak: Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia

Beste herri batzuk

Ruta cercana

Marieta

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Zuhatzu Ganboa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Uribarri Ganboa

Ikusi gehiago