Eduki publikatzailea

Landa

Landa

Calahorrako gotzain Jerónimo Aznar jaunaren 1257. urteko gutun batean ageri da. Gutun horretan  Arabako parrokia eta artziprestazgoak agertzen dira zerrendatuta, orduan elizbarruti horren mendekoak baitziren. 1458an, Arabako Ermandadea eratu ondoren, Landa Ubarrundiako Ermandadera atxiki zen, Mendozako kuadrillan. Gaur egun, Arratzua-Barrundia udalerriaren barruan dago. Urtegia eraikitzearekin batera, mugartea urpean geratu zen, Zuhatza uharteko eta geltokiaren auzoko eraikin gutxi batzuk salbu. Gaur egun, Landako hondartza eta parkea daude bertan, Txojalanda deitzen den inguruan, Arlaban ibai ertzean, errota bat zegoen tokian. Han eliza txiki bat eraiki zuten. Hasierako Landa Zadorra ibaiaren ertzean zegoen, muino baten hegoaldeko hegalean, Zuhatzako uhartean, alegia. Landatik gertu Gasteiztik Leintz haranera zihoan Errege Bidea igarotzen zen, eta Bentabarri izeneko benta ezagun bat ere bazen. Done Bartolome eliza, herria urpean geratu zen unean existitzen zena, 1927an eraiki zuen Pedro de Asua arkitektoak, lehenagotik existitzen zen beste bat ordeztuz, ziurrenik XIII. mendekoa; eliza berrian eliza zaharraren portadari eutsi zitzaion. Landan bost ermita izatera iritsi ziren, eta Axpeko Done Mikel ermitaren hondarrak XX. mendera arte heldu ziren. XVIII. mendean, hondatutako dorretxe bat ere izan zen. Urtegiko lanak hasterakoan, Landak 142 biztanle zituen, eta haietako ehun lagun inguruk emigratu behar izan zuten.

Argazkiak: Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia

Landa

Beste herri batzuk

Ruta cercana

Garaio

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Orenin

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Marieta

Ikusi gehiago