Eduki publikatzailea

Garaio

Garaio

IX. mende amaieran fundatutako herrixka da. Gain batean dago kokatuta, Dendoriz mendiaren ipar-ekialdeko hegalean, Zadorra ibaiaren ezkerreko ertzean; bere izenak dioen moduan, gaina edo goian dagoena esan nahi du. 1848an 12 etxe eta 52 biztanle zituen. 1955an etxe kopuru berbera zegoen, baina populazioak 44 biztanlera arte egin zuen behera. Zadorra ibaia zehartzako zubi bat ere bazegoen. Done Eztebe parrokia-eliza XVIII. mendean eraiki zuten, lehenagotik zegoen beste baten gainean. Gaur egun aurriak finkatu eta eraldatu egin dituzte, eta urtegiari begiratzeko behatoki bihurtu. Bi ermita zeuden, bata Done Bartolomeren omenezkoa eta bestea Dona Garaziren omenezkoa; XX. mendearen erdi partean eraitsi zituzten. Gutxienez XVII. mendera arte dorre bat ere izan zen, eta bertako andrea María Ortiz de Urbina izan zen. Ia Garaio osoa urtegiaren urpean geratu zen. Herrixka salbatu egin zen, baina bertako biztanleek, lantzeko lurrik gabe, emigratu behar izan zuten. Bi herritar bakarrik geratu ziren, joan den mendeko 80ko hamarkada arte haien etxeetan bizi izan zirenak.  Ondoren, urtegiko ertza hondartza bihurtu zuten. Herria gero eta okerrago dagoen arren, garaioko bizilagun ohiek urtero herrian elkartzen jarraitu dute, bertako jaiegunean, iraileko bigarren larunbatean. Gaur egun, herria Barrundia udalerriaren barruan dago.

Garaio

Beste herri batzuk