Eduki publikatzailea

embalse ullibarri gamboa

Urtegia

Uribarri Ganboako urtegiak, giza kontsumorako Araba eta Bizkaiko ur erreserbarik handienak, bizia ematen dio gizakiak paisaian egindako aldaketak aprobetxatu dituen ingurune bati eta ingurumen balio handia duen hezegune bilakatu da.

Urtegia eragin ozeanikoaren eta barnealdeko klima kontinentalaren arteko trantsizio gune batean kokatuta egoteak mesede egiten dio biodibertsitateari eta hainbat ingurunetako espezieak aurki daitezke bertan. Erkametz basoek, erreka eta ibaien ertzetako erribera landareek, ur xafla handiak dituzten uretako inguruneek, labore lurrek eta herrigune txikiek ahalbidetu egiten dute giza erabilera eta natura baliabideen zaintza uztartzea.

DATUAK

Kokapena

Arabako Lautadan kokatutako urtegi honek Zadorra ibaiaren arroko urak biltzen ditu. Arro horrek Arabako iparraldeko isurialdeen banalerroko mendi hegaletatik datozen ibaiadar eta errekak bideratzen ditu. Bertan elkartzen dira iparraldetik, Elgeamendi, Aizkorri eta Aratz mendietatik, datozenak; eta hegoaldetik, Entziako mendilerrokoetatik datozenak.